XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Zenbat mirabe gazte ederrak, galdutzendu peseta-gatik, bere neskuntasuna, zintzotasuna, ontasuna eta osasuna?.

¿Zenbat agintarik, uts egiten du zuzen bidea, utzirikan lege on zarrak alde batera, eta artutzen du oker bidea, ikusirikan au dala, bere sakela betetzeko, laburr bidea?.

Ezagutzen ditut, baita ere, arkitzen dutenak peseta aiñ ederra, eta egokia, nola izan liteken, zeruko atia.

¡Ai! peseta, peseta zú zera gaurko egunian, mundu ontako erregiña, eta nayariya.

Orrá nik esan egiya.

Ill-erritxo-batian

Saint-Etienne-go gañian (Bayona-n) ill-erritxo-bat ikusten dá, goroldiyoz ta untzes jantzirik, orma zarrak dauzka, jartzen bagera andik begirá, Franciyako eta Españiako mendi-illerak, ikusten dirá.

!Ara! Txurrumurru....!

! @!Ara! Herniyo gaña.

Txoko ontan daukat lurpean, nere Aita jauna! goiko Jaunak, zerura anima emaná.